jueves, 27 de diciembre de 2012

Infografiak Euskaraz


Infografia gehiago EUSKAL JAKINTZAK eskeinitakoak: euskaljakintza.com

viernes, 21 de diciembre de 2012

Estres linguistikoa

“Ez dago erdararik ez dakien euskaldunik. Beraz, euskaldunak euskaraz egiten badu hala nahi duelako da, euskara lehenetsi duelako. Estres linguistikoa esaten zaio norekin, non, noiz, zein hizkuntza aukeratu erabaki beharrari".

sábado, 15 de diciembre de 2012

Euskara naturalki galdu zen


miércoles, 12 de diciembre de 2012

Proiektuak ebaluatzeko plantilla

Orrialde honetan hainbat proiektu,lanak etabar ebaluatzeko PlAnTiLaK daude. Nahi izanez gero norberak bereak egiteko aukera ematen du: RUBISTAR (Rubrikak)


martes, 11 de diciembre de 2012

Denbora errealean lanean googleko DRIVEri esker

Lagun desberdinak aldi berean eta leku desberdinetatik dokumentu, aurkezpena,marrazkia, kalkulu orria osatu (sortu,aldatu) dezakete googleren DRIVE tresna erabiliz. Aldi berean lan egiten egon ezkero txata ere erabil daiteke.

Guzti hori nola egiten ikasteko:

KOLABORAZIOA DENBORA ERREALEAN

Behin kolaboratzaileak aukeratuz gero, hauek edozeini gonbidatzeko aldatzeko baimenak izango diuzte ("Los editores pueden añadir a personas y cambiar los permisos"); hori aldatu beharra dago. Horretarako  behekaldean CAMBIAR BOTOIAn klik egin eta "Sólo el propietario puede cambiar los permisos" aukeratu.

Ikasleek noiz eta zer aldaketak egin dituzten ikusi ahal izateko ARCHIVO-VER HISTORIAL DE REVISIONES AUKERATU beharko da.

domingo, 9 de diciembre de 2012

Bilerak antolatzeko tresna : doodle. Dohako planifikatzailea.

 Doodle tresnarekin talde batek egin behar dituen bilerak, afariak, irteerak... antolatu dezake. Partaide guztien iritzia eta eskuragarritasuna kotuan hartzen dira.

Hori egiten ikasteko IKASI-DOODLE.



Bilera prestatzen du batek eta besteei, aplikazioak sortuko duen esteka bidaliko die.Horrela, bakoitzak bere lehentasunak jarriko ditu.
Denak bozkatu ondoren taula bat agertuko zaigu:

Lan kolaboratiboa: Murala edo pareta

Ikasleen artean mural bat osatzeko (bakoitzaren ideiak ipintzeko) aukerak ematen digu WALLWISHER web 2.0 ko tresnak.
 Seguruenik jada Moddle edo antzeko plataformaren bat (bloga) erabiltzen duzu. Antzeko plataforma baldin baduzu WALLWISHERrek kode bat sortuko dizu, hori txertatuko duzu plataforman ikasleak lan egiten has dezaten.

WALLWISHERen eskuliburua (gazteleraz)

Webgunean erregistratu ondoren murala egiteko prestatuko gara:

 Build a New Wall, sakatuz aurrena itxura emango diogu:
1. Paretak edukiko duen irudia aukeratu.
2. Paretari izenburua ezarri. Nahi izanez gero deskripzioa ere erantsi.
3. Atzekaldeko kolorea aldatu
4. Share emanda, EMBED kodea sortuko da.
5. Kode orri txertatu blogean eta ideia burrunba sartzeko prest gaude.

miércoles, 5 de diciembre de 2012

Google Unibertsoa

Maite Goñi irakasleak eskeiniko ataritxoa duzu aukeran ikusteko: google munduak eskeintzen dituen aplikazioen azalpenak daude bertan:

GOOGLE UNIBERTSOA

jueves, 29 de noviembre de 2012

Software Libreko katalogoa

Ikus: http://openpyme.osl.ull.es/

IPTABLES Suhesia(Firewall)

Ordenadorea babesteko aurreneko pareta dira suhesiak (suebakiak).


sábado, 24 de noviembre de 2012

Mintzatu: Euskarak munduan duen lekua ezagutzeko


Zer da Mintzatu?

Mintzatu euskaraz hitz egiten den munduko leku guztiak elkarlanaren bidez identifikatzea helburutzat daukan proiektua da. Horrela, gure hizkuntza partekatzeko leku berriak aurkitzera lagunduko dizu.

Zer egin dezaket Mintzaturekin?

Mintzatuk honako gauzetarako balio du:
  • Euskaraz mintzatzen den munduko lekuak bilatzea
  • Euskaraz mintzatzen den leku berriak etiketatzea
  • Zure kokalekua partekatzea eta euskaraz norekin hitz egiten duzun esatea
  • Euskaraz hitz egiteko lagun berriak egitea

Nola funtzionatzen du?

Mintzatu 2 eratan erabil dezakezu:
  • Mintzatu.com webgunetik 
  • Zure iPhone edo Android terminal mugikorretik (oso laster erabilgarri)


Zeintzuk dira Mintzatu erabiltzearen abantailak?

Mintzatuk euskaraz hitz egiteko leku eta persona berriak aurkitzera lagunduko dizu. Webgunetik edo zure mugikorretik bilaketak egin ahal izango dituzu kategoriaren arabera, lekuetan zein jendek ‘check in’ egin duen ikusi, beren adiskidetasuna eskatu, etab.
Gainera, askotan “Mintzatu” egiten baduzu, sistemaren ohorezko sariren bat jaso ahal izango duzu (“Alkatea”, “Esploratzailea” edo bestelakoak…). Jolas ezazu Mintzaturekin gehiago jakiteko.

Mintzatu gustatzen zait eta nire lagunekin partekatu nahi dut. Nola egin dezaket?

Mintzatu zabaltzera lagun dezakezu gure bideoa zure lagunekin partekatuz.
Mintzatu Twitter eta Facebook-en bidez partekatuz.
Webgunearen esteka zure lagunei posta elektronikoaren bidez bidaliz.

miércoles, 21 de noviembre de 2012

Ordenadorearen pantailakoa bideoan grabatu

Hona aplikazioa berri bat ezer ez instalatu gabe ordenadorearen pantailan une horretan gertatzen ari den guztia grabatzeko sortua:
screenr

Gogokoak sinkronizatu

Aurreko sarrera batean delicious eta diigori buruz jardun nintzan. Honako hontan, biak nola sinkronizatu daitezkeen adieraziko dut.
Gakoa da diigon lan egitea eta markatzen ditugun baliabideak automatikoki gure delicious kontura pasatzea. hori nola egite nda? Oso erraza da:
  1. diigon sartu
  2. "Tools" era joan
  3. "Save to Delicious" aukeratu
  4. Deliciousen daukagun kontuaren datuak sartu
Hemendik aurrera 2x1 izango dugu; hau da, diigon zerbait aukeratzean, automatikoki delicious liburutegian ere gordeko da.  Aurreko prozesua ikusgai duzu bideoan:

Googleko zerbitzuak eskura

Googleren hamaika aplikazioak erabiltzen ohitzen hasiak gara. Aplikazio horiek eskura edukitzeko, aukera ona da firefoxeko tresna barran ipintzea.
Adibidez (delicious, bideoak jeisteko tresna, blogak editatzeko, egutegia, drive, gmail, argazkiak...):

Tresna guzti horiek honako gehigarria erantsiz izango ditugu gure tresna-barran:
Gehigarriak nola instalatzen diren jakiteko, blog honetako gehigarriak etiketan sakatuz aurkituko dituzu:
Gehigarriak_instalatu
  Hortzdun gurpilarekin aukeratuko ditugu behar ditugunak.

Gogokoak sarean (Marka-gune soziala)

Orrialde mordotan sartzen gara edozein ordenadoretik uneoro. Hamaika orrialde interesgarri ere aurkitzen ditugu. Nola biltegiratu gogokoak ditugun orrialde horiek?
Oso erraza da. Horretarako, beste askoren artean,  mozillako  Firefoxek,  gehigarri bi eskeiniko dizkigu gure nabigatzailean txertatu ahal izateko. Marka-gune sozial ezagunenak dira delicious eta diigo.
Instalatzeko ikus ezazu gehigarriak-instalatu sarrera.
Behin instalatu ondoren, gogokoa dugun orrialde bat bistaratuz gero, eskuineko btoiean klik eginaz aukera izango dugu orrialde hori  gordetzeko (delicious edo diigon, edo bietan).

Irudian sakatuz, bien arteko desberdintasunak ikus daitezke:
 diigorekin taldeak sor daitezke, zerrenda batera erantsi....
Hona hemen eskuliburua

Google drive gelan erabiltzeko tresna

domingo, 18 de noviembre de 2012

SugarSync 2.0-Disko Birtuala

5 GB-eko biltegia eskeintzen digu SugarSync2.0 aplikazio berriak.
Sinkronizazioa asko hobetu du, eta erabiltzaileak aski izango du fitxategiak arrastatzea.
Gehiago jakiteko ikus: http://www.genbeta.com/almacenamiento/sugarsync-2-0-la-nueva-beta-del-disco-virtual-hace-mas-facil-sincronizar-carpetas.

Okerrena LINUX bezeroarentzat ez dela sortu.

Zure web orria sortzeko tresna

Dohakoa izanik oso tresna interesgarri eta erabilterreza duzu honako hau:
http://es.wix.com/

jueves, 1 de noviembre de 2012

Sendagai naturalak

Orrialde berezia. Hamaika aholku naturalak min bakoitzerako.
curarte naturalmente

viernes, 19 de octubre de 2012

Itzultzaile automatikoa on-line

www.itzultzailea.euskadi.net orrialdean on line bidezko itzultzailea esakintzen zaigu

martes, 9 de octubre de 2012

Google Drive. Disko gogorra sarean.

Orain arte DROPBOX ezagutzen bagenuen, googlek pareko zerbitzua eskeintzen digu (docs-en jarraipena izanik) Sarean zure dokumentuak, bideoak, argazkiak… fitxategiak edukitzeko eta edozein leku nahiz gailutik lortu ahal izateko doainik den Google enpresaren tresna duzu. Google Drive webgune batetik, etxetik, bulegoan, mugikorrean… erabil daiteke. Hasteko 5 GB izango dituzu doanik.
Nahikoa da gmail-en kontu bat izatea. 
Beste aukeren artean partekatzea ahalbidetzen du ere.

WEBSAPP = WhatsApp ordenagailu bidez

 Egilea: Arkaitz sukuntza
Gaur egun dagoeneko WhatsApp aplikazioa oso ezaguna da, mugikorretan mezu azkarrak bidaltzeko softwarea dugu. Egungo smartphone guztietan probatutako aplikazio honen web bertsioa atera da duela gutxi; WebSapp. Doainik webgune hau erabilita, whatsapp aplikazioa duten mugikorrei mezu bat bidaltzeko aukera dugu.
Gogoan dut, duela urte batzuk SMS edo mugikorretan mezuak bidaltzeko aukera eskaintzen zuten webguneak zeudela. Denbora batez erabilgarri izan eta gero, desagertu egin ziren… Ikusiko dugu zer gertatzen den zerbitzu honekin, bitartean, goza dezagun Websapp aplikazioaz.

Probatu zerbitzua www.websapp.net web helbidean, eta bidali mezu azkarrak doainik ordenagailutik mugikor batetara!

jueves, 27 de septiembre de 2012

GIMP irudiak maneiatzeko aplikazioa

AulaClic webgunean honako apunteak ikus daitezke gimp erabiltzeko: GIMP-IKASTEN

miércoles, 26 de septiembre de 2012

Informatika Segurtasuna

Segurtasunari buruzko orrialde interesgarria honako hau:
synuxit

Antivirusa on-line: Virustotal Fitxategi bat kutsatuta ote dagoen jakiteko, helbide horretara igoaz berak aztertuko du fitxategi horren egoera.

Publizitatea blokeatzeko gehigarria

Mozilla Firefoxek duen gehigarririk aipagarriena ADBLOCK PLUS da. Horrek, publizitatea blokeatzen du.

domingo, 23 de septiembre de 2012

FAX-en bidalketa PC-aren bidez

Ondoko artukulo honetan irakur daiteke nola erabili ordenagailuak FAX-ak bidaltzeko: Faxa bidaltzen ordenadoretik

jueves, 20 de septiembre de 2012

Bideotutorialak sortzen:WINK

Ordenadorean egiten ari garenaren bideo bat sortzeko (Bideotutoriala) WINK programa erabil dezakegu:

martes, 11 de septiembre de 2012

Pantalla harrapatzaileak

Apunteak sortzeko hamaika irudi behar izaten ditugu. Pantailan azaltzen den guztia harrapatu ahal izateko programak honakoa hauek dira adibidez:

SecreenHunter Free tresna 
 Snippy

pdf formatuarekin zer egin? hainbat programa

PDF-kin lan egiteko aukera desberdinak

sábado, 8 de septiembre de 2012

Biltegiratzea Sarean

Orain arte sarean biltegiraketa egiteko DROPBOX erabili izan dugu. Googlek docs aukera hobetu egin du GOOGLE DRIVE aplikazioarekin. Hona hemen bi sitemen arteko konparaketa:

Google Drive nola erarbili gelan eta DROPBOX-ekin konparaketa

jueves, 30 de agosto de 2012

martes, 14 de agosto de 2012

Educacion prohibida pelicula

sábado, 28 de julio de 2012

Grafikoak sortzeko tresnak

Eduteka-E web gunean daukazu hamaika adibide. Hezkuntzan grafikoak erabili ahal izateko hamaika tresna ikusgai eta erabilgarri.

EDUTEKA.ORG ikus ezazu.

viernes, 22 de junio de 2012

Mozillaren "web" editorea

Mozillaren proiektuen artean "web editorea" daukagu. HTML eta CSS editorea da. Interfaze xumea dauka.
Web orria bat diseinatzearekin batera, aldi berean diseinuaren emaitza ikusgai izango dugu.
Guzti hori on-line bidez egiteko moduan:

MOZILLA-THIMBLE

Este editor en la nube de HTML y CSS dispone de una sencilla interfaz acompañada de varias ayudas sobre las etiquetas usadas y su función, con las que mejorar su usabilidad y que se convierte en especialmente interesante para aquellos con menos experiencia en este tipo de herramientas.

Entre las características de esta utilidad para desarrolladores destacamos la división del area de trabajo en dos espacios, la columna izquierda es la zona donde iremos escribiendo el código, mientras que la de la derecha permite previsualizar los resultados de forma instantanea.

miércoles, 9 de mayo de 2012

Loreen dantza

Lore bat bi orduz dago filmatua. Jasotako argazkiak 7 minutuko aldearekin jarrita daude... lortzen den efektua... loreen mugimendua da. Ikuskizun paregabea benetan!!!

miércoles, 2 de mayo de 2012

Ordenadore eramangarriekin lan egiteko gorputz jarrera

Eramangarria eskuartean dugunean ez gara konturatzen gure gorputza jipoitzen dugula. Bideoa ikus dezakegu hori horrela ez izateko jarrera egokia zein izan beharko duen:

viernes, 27 de abril de 2012

Prezi sareko aplikazioa

Aurreko sarreran ikusi duzue "prezi" aplikazioarekin sortutako aurkezpen bat (sw-librea). Sarrera honetan berriz, "prezi"ren erabilpena adierazten duen aurkezpena daukazue:

Esteka bat hemen: Prezi aplikazioa nola erabili aurkezpenak sortzeko
Hementxe bideoa:

jueves, 26 de abril de 2012

Sw Librea (PREZI aplikazioa erabiliz)

Prezi sareak eskeintzen digun dohako aplikazio bat da. Adibide honetan Gorka Guenagak eginiko Sw askeari buruzko aurkezpena ikus daiteke. Aurkezpena alemanez,ingeleraz,euskaraz eta gazteleraz dago egina.

EGIKARITZEKO aurrena "Free Software" hitzetan klik egin, eta gero, hirukian(PLAY antzekoa) klikatu behar da.

miércoles, 18 de abril de 2012

KALOKAGAITIAREN BILA

Gorputz Hezkuntzako irakasle baten LANA

Aurreko orrialde horretan ikasleekin landu ahal izateko lana daukazu ikusgai. Gonbidapena,Sarrera eta 12 Kapituluek osatuko dute lan hori.

sábado, 7 de abril de 2012

Atzekoz-aurrera Hiztegia

Bertsoak egiteko OINAK aurkitzeko tresna duzu UZEIko Atzekoz-aurrera hiztegia. Hitz bukaera sartu ondoren, hari dagokion hitz zerrenda lortuko duzu.

viernes, 6 de abril de 2012

sábado, 31 de marzo de 2012

Liburuak elkar trukatu

Liburuak elkar trukatzeko aukera dago http://compartelibros.com/ helbidean. eregistratu egin behartzara horretarako.

miércoles, 28 de marzo de 2012

Dokumentuen txantiloiak

Idatziak, Agurrak, Eskaerak... egin ahal izateko eskura itzazu txantiloiak:
IRALE - Kontsulta zerbitzua- Idazki Ereduak.
AZPIDAZKI Hortxe gakohitzak erabiliz aurkituko duzu behar duzuna. Bestela joan zaite web orri nagusira:
www.ehu.es/azpidazki

viernes, 23 de marzo de 2012

Picozu,online bidezko irudi editorea

Irudiak tratatu nahi dituzula? Ordenagailuan beste programarik instalatzek ogogorik ez duzula?
Picozu da zu k behar duzuna; Gimp edo Photoshopen interfaze antzekoa dauka.
PICOZU

miércoles, 21 de marzo de 2012

Ordenadorea formateatu dut, eta orain zer?

Ordenadorea formateatu berri dugu. Geneuzkan programa guztiak, edo gehienak, klik bat eginez instalatu ditzakegu. Nola?
Sar zaitez ninite.com web orrialdera. Bertan, behar dituzun programen irudietan klik egin (aukeratu) eta horiek txistu batean instalatuko zaizkizu ordenadorean. Horretarako, behealderaino jeitsi eta
 GET INSTALLER botoia sakatu.

 Zorte on!

sábado, 28 de enero de 2012

Testu animatuak sortzen

Hainbat leku dago interneten horretarako.
Horietako bat ondokoa: http://nombresanimados.net/

Interneten Disko Gogorra

 Dropbox ezaguna bada ere, 2GB diskoa dohainik mantentzen digu Interneteko sarean. Hainbat aplikazio berri agertu dira Sarean Disko Gogorreko gunea edukitzeko; horien artean HIDRIVE da. Honek, 5GB eko edukiera duen disko gogorra dohainik eskeiniko digu.

viernes, 27 de enero de 2012

IRALE.Kontsulta zerbitzua.

 Hainbat zerbitzu, baliabide eskeintzen ditu.
Donostiako gunean laguntza informatikoa... Donostiako Irale
http://www.irale.hezkuntza.net/web/guest/kontsulta-zerbitzua

domingo, 22 de enero de 2012

Ni euskalduna naiz bloga.

Euskal Herriko  istorioak kontatzen ditu, aiton-amonen ahotatik: Hizkuntza, eskola, moda, festak, tabernak... 
Adibidez  Hernaniri buruz:
Nikerboker galtzak janzten zituzten, bonbatxo itxurakoak; Tilosetan dantzatu eta ligatzen zuten igandetan, eta dantzaldia bukatutakoan, galtzerdi edo korbatak zozketatzen zituzten; zurru­kutuna hartzen zuten juerga ondorengo egunean, ajeari aurre egiteko; Hernaniko tabernetan, kazuelitak jartzen zituzten baserritarrentzat; euskera etxean eta lagunartean ba­karrik hitz egin zitekeen; Udala eta eliza ziren, eraikin nagusiak; Txirrita, Juan de Urbieta eta Garcia Goldaraz, pertsonai ilustreak...
Hernaniren inguruko kontu horiek eta askoz gehiago kontatzen dituzte Joxe Migel Arana eta Tomas Alonsok, nieuskalduna.metroo.es blogean. Hernaniarrak dira biak, eta Euskal Herriaren historia kontatzeko proiekturako apor­tazioa egin dute, Her­naniri buruzkoa.
20 herritako kontuak, oraingoz
Hernaniko eta Euskal He­rriko beste 19 herrietako historiak bildu ditu Ni euskalduna bideoblogak. Aiton-amonek kontatutakoak dira guztiak, eta helburu dute Euskal Herriko he­rrien memoria historikoa biltzea­, euskalki ez­ber­dinak tartekatuta. Guztiak blogean daude ikusgai, bideoan kontatzen denaren azalpen batekin.

Dropbox-en erabilpena

Dropbox, sarean dohainik 2GB, informazio gordetzeko aukera ematen duen aplikazioa da. Nahi adina ordenagailutan instalatu daiteke; fitxategiak sinkronizatuta igotzen dira.
Jarraitu beharreko urratsak:
1- dropbox.com helbidera joan.
2- Behera kargatu (BAJAR DROPBOX botoian sakatu);zure ordenagailuan instalatu.
3- Dropbox hainbat ordenadoreetan instalatu daitekenez bi aukera dauzkagu:
     a) Ez daukat konturik Dropboxen. Berria naizenez,sortu egingo dut kontua orduan.
             Hainbat datu eman ondoren 2GB aukera onartu.
            
     b) Kontua badaukat. Sartu egingo naiz (posta eta pasahitza emanaz).
4-Nere ordenadorean DROPBOX instalatuta baldin badago, sarean eduki nahi ditudan karpetak, fitxategiak etab. Dropbox karpetan ipiniko ditut, bertara arrastatuz.
5- Beste norbaiten ordenadorean egonda,dropbox instalatu gabe, dropbox.com  en sartu (saioa hasi edo iniciar sesion). Sartu ondoren nere karpetak ikusiko ditut. Fitxategi bat igo nahi ezkero, CARGAR sakatu beharko da.
Bideotutorial bat gazteleraz. aurreneko 5 minutuetan instalazioa prozesua,


jueves, 19 de enero de 2012

Euskal Aditza

Aditzak jokatzeko tresna: www.aditzak.com

Sareko euskal gramatika: http://www.ehu.es/seg/morf/5/16

e-bookak Aurkitzeko

Armiarma proiektuak euskal literaturako eta literatura unibertsaleko 377 obra digitalizatu eta ePub eta PDF formatuetan jarri ditu guztion eskura. http://armiarma.com/liburu-e/

miércoles, 18 de enero de 2012

Proiektu- kudeatzailea

Ondoren ikusi daiteken proiektu-kudeatzaileak, irakasle baten proiektuak sortu,editatu eta bistaratzen uzten du.
Proiektuak, webquestak, informatikarako jarduerak etab. sortzeaz gain, arlo akademiko ezberdinetan ezarrita dauden irakasle desberdinekin elkaeragin daiteke. Dena argitzeko sakatu:

 http://www.eduteka.org/gestorproyectos.php

lunes, 16 de enero de 2012

Pisu handiko fitxategiak bidaltzeko

Posta arruntak ez digu uzten pixu handiko fitxategiak bidaltzen ezta? Sarean aplikazio bat sortu da 2GBeko fitxategiak bidaltzen uzten diguna:
https://www.wetransfer.com/ 
Helbidean sakatu eta argi ikusten da zer egin behar den FITXATEGI handiak NORBAITI postaz bidaltzeko.

Euskaltzaindiako Arauak

EUSKALTZAINDIA

sábado, 14 de enero de 2012

Irudiak sarean editatu


  - Irudiak ebaki edo neurriz aldatu
  - Irudiei testua,ertzak,maskara,  erantsi.
   -izar disdiratsuak daraman animazioa sortu.
  - Irudi bati dirdira sartu.


lunes, 9 de enero de 2012

Euskalbar: hiztegiak eskura Firefox nabigatzailean

 Aurreko sarrera batean azaltzen det zehazki nola instalatu (Firefox etiketa barnean dago)
Lehenik eta behin Euskalbar instalatu egin beharko da. Tresnak-Gehigarriak, gehigarriak bilatu, EUSKALBAR idatzi eta gehigarrien bilatzaileak aurkitzen duenean INSTALATU.
Euskalbar 3.9 from assar on Vimeo.