sábado, 24 de noviembre de 2012

Mintzatu: Euskarak munduan duen lekua ezagutzeko


Zer da Mintzatu?

Mintzatu euskaraz hitz egiten den munduko leku guztiak elkarlanaren bidez identifikatzea helburutzat daukan proiektua da. Horrela, gure hizkuntza partekatzeko leku berriak aurkitzera lagunduko dizu.

Zer egin dezaket Mintzaturekin?

Mintzatuk honako gauzetarako balio du:
  • Euskaraz mintzatzen den munduko lekuak bilatzea
  • Euskaraz mintzatzen den leku berriak etiketatzea
  • Zure kokalekua partekatzea eta euskaraz norekin hitz egiten duzun esatea
  • Euskaraz hitz egiteko lagun berriak egitea

Nola funtzionatzen du?

Mintzatu 2 eratan erabil dezakezu:
  • Mintzatu.com webgunetik 
  • Zure iPhone edo Android terminal mugikorretik (oso laster erabilgarri)


Zeintzuk dira Mintzatu erabiltzearen abantailak?

Mintzatuk euskaraz hitz egiteko leku eta persona berriak aurkitzera lagunduko dizu. Webgunetik edo zure mugikorretik bilaketak egin ahal izango dituzu kategoriaren arabera, lekuetan zein jendek ‘check in’ egin duen ikusi, beren adiskidetasuna eskatu, etab.
Gainera, askotan “Mintzatu” egiten baduzu, sistemaren ohorezko sariren bat jaso ahal izango duzu (“Alkatea”, “Esploratzailea” edo bestelakoak…). Jolas ezazu Mintzaturekin gehiago jakiteko.

Mintzatu gustatzen zait eta nire lagunekin partekatu nahi dut. Nola egin dezaket?

Mintzatu zabaltzera lagun dezakezu gure bideoa zure lagunekin partekatuz.
Mintzatu Twitter eta Facebook-en bidez partekatuz.
Webgunearen esteka zure lagunei posta elektronikoaren bidez bidaliz.