miércoles, 22 de diciembre de 2010

Kompozer Web Orrien Editorea

Kompozer, web orriak diseinatzeko tresna bat da.
HTML kodea ezagutzea oso lagungarria izango zaigu  KOMPOZER editorea erabiltzeko unean.

KOMPOZER-ESKULIBURU LABURTUA

HTML- Laburpena

HTML  Eskema

domingo, 5 de diciembre de 2010

Software librea zergatik?

Bihar da Berandu blogetik jasotakoa:
Zergatik erabili software librea?
+ Merkeagoa delako
+ Seguruagoa delako (birus gutxiago, esate baterako, erasoengatik babestuago)
+ Azkarragoa delako. (Antiburusen beharrik ez horrek, esaterako, berez lastertasun hobea dakar).
+ Gure hizkuntzan lokalizatuago dagoelako. (Azkarrago euskaratzen dira software libreko lanabesak).
+ Formatu estandarrekin lan egitea errazagoa da. Formatu batzuk (.doc, .docx, xls, xlsx, ppt EZ DIRA FORMATU ESTANDARRAK!) Administrazioan eta hezkuntzan, hizkuntza ofizialekin eta formatu estandarrekin ibili beharko ginateke.
+ Instalatzea eta desinstalatzea oso erraza delako. Berriztatzea are errazago.
+ Software librea egonkorragoa da. Denborarekin berriztatu egiten da zaharkitu beharrean.
+ Artxiboek leku gutxiago erabili izaten dute memorian. Hobeto antolatuta gordetzen dira. Ez da desfragmentatu behar izaten.
+ Software librearekin ez gaude atzerriko enpresa baten menpe. Libreago senti gaitezke.
+ Software libreko nazioarteko komunitateak informazio gehiago elkarbanatzen du. Enpresa pribatuetan sekretu askorekin ibiltzen dira

miércoles, 1 de diciembre de 2010

Bilaketa eraginkorrak

Beti googlera jotzen dugu zuzenean. Ondorengo galderak egiten al ditugu bilaketa egin aurretik?
Zeren bila nabil? ........   Aurkitutakoa zertarako erabili behar dut? 
Galdera horien erantzunek argituko digute interneteko zein ZERBITZU erabili beharko dugun.
Horrela:
Youtube (aisiarekin lotuta egon arren) : Tutorialak, Videocast... Zerbait nola egiten den galdetzeko.
Wikipedia: Entziklopedia soziala (edozeinek idatzi dezake). Hemen Datu historiko ugari aurkitu daitezke.
Delicious: Baliabide bilatzailetzat har genezake. Gure gogokoak bertan sartzen  ditugunez, balizkoa daukagun guztia gordeta edukitzeko.
Genbeta: Software eta web zerbitzuei buruzko informazioa aurkitzeko. Gune hau bezela asko ditugu.
Xataka: Aurrerapen teknologiko (argazki kamera, ordenadore, irakurgailu elektroniko...).
Eta beste horrenbeste web-orritan bilatzeko haren izena ipini amaieran.

Gune horietan bilatzeko GOOGLE erabiliko dugu baina zuzenago joango gara. Adibidez ondoko esaldiak sartuko ditugu googlen:
  • Segurtasun kopiak windows7 youtube
  • Larra wiki
  • Pantaila harrapatu genbeta
Noski hizkuntzan dago muga.

miércoles, 24 de noviembre de 2010

Zer da Software askea?

Bideo bat hori azaltzeko.www.cesarius.net blogetik jasota

jueves, 18 de noviembre de 2010

Oficalc dohako kalkulagailu zientifikoa

OfiCalc sarean dohanik aurkitu daitekeen kalkulagailu zientifikorik onenetako bat da.
Hainbat funtzioak eragin dezake. Horien artean ofimatika, kalkulagailu zientifiko, fisikarako eragiketa bereziak, estatistika, geometria eta trigonometria, ekuazioak eta polinomioak, kronometroa, alarma, sistema metriko internazionala, daten arteko kalkuluak, dibisen bihurgailua, ...
DESKARGATZEKO-www.ofimega.es

lunes, 15 de noviembre de 2010

pdf-word bihurgailua Sarean

Pdf formatuan dagoen dokumentu bat word era bihurtzeko, ondoko orrialdea erabili daiteke:
 PDF_to_WORD
arean dagoen aplikazio honek, bihurtutako fitxategia zure postara bidaliko du.

Logotipoak sortu

Sarean aurkitu ditzakegu aplikazio pila hori egiteko.
Adibidez COOLTEXT deritzana. (http://es.cooltext.com/)

Firefoxen Gehigarriak instalatu

Mozilla Firefox nabigatzailean Hiztegiak txertatuta edukitzeko, dagokion gehigarria instalatu behar da.
Laburtuz honela egiten da:
  • Tresnak (Herramientas) - Gehigarriak (Complementos)
  • Eskuratu gehigarriak ( Obtener Complementos)
  • Bilatu (Buscar)
  • Instalatu (Instalar)
  • Berrabiarazi Firefox ( Reiniciar firefox).
Gehigarriak-Instalatzen(Aurkezpenean pauso guztiak azaltzen dira).
 Adibidean hiru gehigarriren berri ematen da:
EUSKALBAR (hiztegiak eskura nabigatzailean)
VIDEO DOWNLOAD HELPER ( Bideoak gure ordenagailura jeisteko).
Oso interesgarria da ere gogokoak sarean edukitzea. DELICIOUS  gehigarria (3 botoi edukiko ditu)  erabiliko da horretarako. Aldez aurretik alta eman behar izango da www.delicious.com gunean.

Ooo eko dokumentua beti .doc formatuan gordetzeko

Open Officek aukera ematen du gure dokumentu guztiak .doc formatuan gordetzeko. Horretarako hurrengo urratsak eman beharko dira:
WRITER aukeratu
    HERRAMIENTAS (TRESNAK)
          OPCIONES(AUKERAK)
               CARGAR/GUARDAR( Kargatu/Gorde)
                    GENERAL (OROKORA)
                        GUARDAR SIEMPRE COMO (Gorde Honela beti)
 ..Zerrendan bilatu MICROSOFT WORD97/2000/XP. Eta kitto, hemendik aurrera dokumentu guztiek .doc formatua edukiko dute lehenetsita.

martes, 11 de mayo de 2010

Gmail posta. Mezuen antolaketa.

gmaileko ezarpenetan (configuracion)Aldez aurretik egin beharrekoa:
       labs
             etiketa habiaratuak (etiquetas anidadas) GAITU

Mezu bat jasotzean MOVER A (Dauzkazun etiketen zerrenda azalduko zaizu) egiterakoan (goiko irudian agertzen den bezala.) antolatuta gorde dezakezu.

Ezarpenetan etiketa berriak sortzerakoan Izena/Azpiizena ipini behar da. Irudiko adibidean, adibidez Informatika/Excel etiketa sortu behar da.
Ezarpenak -Etiketak (Configuración-Etiquetas) .
Etiketa Koloreztatzeko berriz, etiketaren laukitxoan klikatu eta nahi den kolorea hartu.

Firefoxen shortcuts gehigarria

Firefox nabigatzailean asko erabiltzen ditugun googleko aplikazioak eskura edukitzeko gehigarria da.

Toshiro Kanamori irakaslea lanean

Zoriontsua izateko eta besteengan pentsatzeko pedadogia irakasten du irakasle honek.
Ikus bere bideoak (Dokumentala 3 bideoz osatuta dago):
BESTE HEZKUNTZA POSIBLE DELAKO

sábado, 3 de abril de 2010

Pedagogia Berria behar dugulako

Hainbat irakasle lanean jardun dira pedadogia berri batean.
Ikasleak aldatu egin dira, irakasteko modua aldatu behar da.
Informazio gehiago eta PEDAGOGIA 3000 liburua jeisteko jo honera:
http://www.pedagooogia3000.info/

miércoles, 27 de enero de 2010

Bihurgailua Interneten (on line)

Fitxategi bat daukagu (irudia, bideoa, dokumentua, kalkulu-orria) eta ez daukagu fitxategi hori irekiko duen programarik. Zer egin orduan? Bi aukera:
1.- Beharreko aplikazioa edo programa instalatu
2.- Zuzenean sarean konektatuta gaudela, www.zamzar.com web orria erabili:
4. urratsetan lortuko da bihurketa:
  1. Arakatuz BIHURTU beharreko fitxategia bilatu
  2. Zein formatutara pasatzea nahi dugun aukeratu
  3. Bihurtutakoa jasotzeko zure posta helbidea sartu
  4. CONVERT botoia sakatu eta itxaron. Zure postan jasoko duzu bihurtutako fitxategia.

viernes, 8 de enero de 2010

Pantailakoa hobeto ikusteko truko bat

Jasotzen dituzun idatzietan edo web-orrietan CTRL + (Saguaren erdiko kurpiltxoa mugitu) eta ikusiko duzu nola handitu edo txikituko den testua Oraintxe bertan egin dezakezu proba hori bistan daukazun orri honetan

lunes, 4 de enero de 2010

Postan zaborra (spama) ekiditeko

  • Posta berri bat sortzerakoan, erabili ezazu CCO (Con Copia Oculta= Bidaltzailearen posta helbidea izkutuan) bidaltzaileak eransteko, PARA beharrean.
  • Posta bat birbidali behar duzunean, lehenik jaso duzun posta zerrenda ezabatu.  CCO ere erabili hemen.
  •  Jasotzen dituzun KATEEI kasurik ez. Zure eta zure lagunen postak ezagutzeko besterik ez paitira izaten.
Gehiago jakiteko klikatu HEMEN