miércoles, 27 de enero de 2010

Bihurgailua Interneten (on line)

Fitxategi bat daukagu (irudia, bideoa, dokumentua, kalkulu-orria) eta ez daukagu fitxategi hori irekiko duen programarik. Zer egin orduan? Bi aukera:
1.- Beharreko aplikazioa edo programa instalatu
2.- Zuzenean sarean konektatuta gaudela, www.zamzar.com web orria erabili:
4. urratsetan lortuko da bihurketa:
  1. Arakatuz BIHURTU beharreko fitxategia bilatu
  2. Zein formatutara pasatzea nahi dugun aukeratu
  3. Bihurtutakoa jasotzeko zure posta helbidea sartu
  4. CONVERT botoia sakatu eta itxaron. Zure postan jasoko duzu bihurtutako fitxategia.

viernes, 8 de enero de 2010

Pantailakoa hobeto ikusteko truko bat

Jasotzen dituzun idatzietan edo web-orrietan CTRL + (Saguaren erdiko kurpiltxoa mugitu) eta ikusiko duzu nola handitu edo txikituko den testua Oraintxe bertan egin dezakezu proba hori bistan daukazun orri honetan

lunes, 4 de enero de 2010

Postan zaborra (spama) ekiditeko

  • Posta berri bat sortzerakoan, erabili ezazu CCO (Con Copia Oculta= Bidaltzailearen posta helbidea izkutuan) bidaltzaileak eransteko, PARA beharrean.
  • Posta bat birbidali behar duzunean, lehenik jaso duzun posta zerrenda ezabatu.  CCO ere erabili hemen.
  •  Jasotzen dituzun KATEEI kasurik ez. Zure eta zure lagunen postak ezagutzeko besterik ez paitira izaten.
Gehiago jakiteko klikatu HEMEN