domingo, 22 de enero de 2012

Ni euskalduna naiz bloga.

Euskal Herriko  istorioak kontatzen ditu, aiton-amonen ahotatik: Hizkuntza, eskola, moda, festak, tabernak... 
Adibidez  Hernaniri buruz:
Nikerboker galtzak janzten zituzten, bonbatxo itxurakoak; Tilosetan dantzatu eta ligatzen zuten igandetan, eta dantzaldia bukatutakoan, galtzerdi edo korbatak zozketatzen zituzten; zurru­kutuna hartzen zuten juerga ondorengo egunean, ajeari aurre egiteko; Hernaniko tabernetan, kazuelitak jartzen zituzten baserritarrentzat; euskera etxean eta lagunartean ba­karrik hitz egin zitekeen; Udala eta eliza ziren, eraikin nagusiak; Txirrita, Juan de Urbieta eta Garcia Goldaraz, pertsonai ilustreak...
Hernaniren inguruko kontu horiek eta askoz gehiago kontatzen dituzte Joxe Migel Arana eta Tomas Alonsok, nieuskalduna.metroo.es blogean. Hernaniarrak dira biak, eta Euskal Herriaren historia kontatzeko proiekturako apor­tazioa egin dute, Her­naniri buruzkoa.
20 herritako kontuak, oraingoz
Hernaniko eta Euskal He­rriko beste 19 herrietako historiak bildu ditu Ni euskalduna bideoblogak. Aiton-amonek kontatutakoak dira guztiak, eta helburu dute Euskal Herriko he­rrien memoria historikoa biltzea­, euskalki ez­ber­dinak tartekatuta. Guztiak blogean daude ikusgai, bideoan kontatzen denaren azalpen batekin.