domingo, 28 de abril de 2013

Youtube ko bideoei azpitituloak ipini

Maite Goñiren ekarpen bat (Mondragon Unibertsitatea):

Askotan gure bideoak bi edo hiru hizkuntzatan behar izaten ditugu. Youtubek hainbat hizkuntzarekin errazten du prozesua azpititulatze automatikoa gure esku ipiniz; halere, euskara tartean sartzen badugu, oraindik ez dugu horrelakorik. Bideotutorial honetan, beraz, Youtube plataformako bideoei azpitituluak ipintzen ikasiko dugu.
Modu asko daude horretarako (Caption Software and services); guk, dena den, Captiontube delako online aplikazioaren bidez modu erraz eta azkar batean azpitituluak ipintzen ikasiko dugu.