domingo, 5 de diciembre de 2010

Software librea zergatik?

Bihar da Berandu blogetik jasotakoa:
Zergatik erabili software librea?
+ Merkeagoa delako
+ Seguruagoa delako (birus gutxiago, esate baterako, erasoengatik babestuago)
+ Azkarragoa delako. (Antiburusen beharrik ez horrek, esaterako, berez lastertasun hobea dakar).
+ Gure hizkuntzan lokalizatuago dagoelako. (Azkarrago euskaratzen dira software libreko lanabesak).
+ Formatu estandarrekin lan egitea errazagoa da. Formatu batzuk (.doc, .docx, xls, xlsx, ppt EZ DIRA FORMATU ESTANDARRAK!) Administrazioan eta hezkuntzan, hizkuntza ofizialekin eta formatu estandarrekin ibili beharko ginateke.
+ Instalatzea eta desinstalatzea oso erraza delako. Berriztatzea are errazago.
+ Software librea egonkorragoa da. Denborarekin berriztatu egiten da zaharkitu beharrean.
+ Artxiboek leku gutxiago erabili izaten dute memorian. Hobeto antolatuta gordetzen dira. Ez da desfragmentatu behar izaten.
+ Software librearekin ez gaude atzerriko enpresa baten menpe. Libreago senti gaitezke.
+ Software libreko nazioarteko komunitateak informazio gehiago elkarbanatzen du. Enpresa pribatuetan sekretu askorekin ibiltzen dira