miércoles, 1 de diciembre de 2010

Bilaketa eraginkorrak

Beti googlera jotzen dugu zuzenean. Ondorengo galderak egiten al ditugu bilaketa egin aurretik?
Zeren bila nabil? ........   Aurkitutakoa zertarako erabili behar dut? 
Galdera horien erantzunek argituko digute interneteko zein ZERBITZU erabili beharko dugun.
Horrela:
Youtube (aisiarekin lotuta egon arren) : Tutorialak, Videocast... Zerbait nola egiten den galdetzeko.
Wikipedia: Entziklopedia soziala (edozeinek idatzi dezake). Hemen Datu historiko ugari aurkitu daitezke.
Delicious: Baliabide bilatzailetzat har genezake. Gure gogokoak bertan sartzen  ditugunez, balizkoa daukagun guztia gordeta edukitzeko.
Genbeta: Software eta web zerbitzuei buruzko informazioa aurkitzeko. Gune hau bezela asko ditugu.
Xataka: Aurrerapen teknologiko (argazki kamera, ordenadore, irakurgailu elektroniko...).
Eta beste horrenbeste web-orritan bilatzeko haren izena ipini amaieran.

Gune horietan bilatzeko GOOGLE erabiliko dugu baina zuzenago joango gara. Adibidez ondoko esaldiak sartuko ditugu googlen:
  • Segurtasun kopiak windows7 youtube
  • Larra wiki
  • Pantaila harrapatu genbeta
Noski hizkuntzan dago muga.