martes, 15 de febrero de 2011

Matematikaren bitxikeriak

Aurten 4 data berexiak izango ditugu:
11-1-1, 11-1-11, 11-11-1, 11-11-11

Hartu zure jaioturtearen azkeneko bi dijituak eta batu iezaiezu aurten egingo dituzun urte kopuruari. Neri 111 ematen dit. Eta zuri?

domingo, 2 de enero de 2011

Inkscape grafiko editorea

INKSCAPE grafiko bektorialak editatzeko eta sortzeko tresna.
Plastikako irakasleentzat oso tresna interesgarria.

Informazio gehiago eta INSKCAPE programa bera jeisteko helbidea:

http://inkscape.org/

Grafikoen formatuak

Honakoak dira formaturik ezagunenak:
  • JPEG . Irudia asko konprimitzen du honela disko gogorrean leku asko libre utziz. Arazoetako bat argazkiaren kalitatearen galera da. 
  • GIF . Honek irudiak konprimitzen ditu baina ez du kalitatea galtzen. Espazio gutxi erabiltzen du. Kalitatea ez galtzeko koloreak erabiltzen ditu. Animazioak egin daitezke. Gardentasuna onartzen dute.
  • PNG (Portable Network Graphics). Kalitate-galerarik gabeko algoritmo batean oinarrituta dago. Formatu hau ez dago inongo patenterik menpe eta GIF formatuaren gabeziak konpontzeko sortu zen. Hala, bada, PNG formatuaren bidez, kolore sakonera eta gardentasun-maila handiagoa duten irudiak gorde daitezke. 

Pixelei dagokionez irudia garbiago edo nahastuagoa ikusi ahal izango dugu. Baina irudi guztiek ez dute pixelen beharra.
Pixeletaz aparte,bereizmena  ere kontutan hartu behar da. Bereizmenak zein den hatzekiko (pulgada) pixel kopurua  adierazten digu Geroz eta bereizmen handiagoa  kalitate hobeagoko irudia izango da. Argazkia edo irudia handitzean  pixelak hobeto ikusiko ditugu  baina argazkiaren kalitatea okertzen joango da.

Grafiko bektorialak, aldiz, ez dira bereizmenaren menpekoak.Argazkia handiagotu edo txikitu dezakegu argazkiaren kalitatea galtzeko beldurrik gabe.

GIMP irudi editorea

Photoshop irudi editorearen bikia dela esan daiteke GIMP irudi editorea.

GIMP-eko apuntetxoak

GIMP-Deskargatu

GIMP-web-orria ; Esku liburuak, foroak, laguntza, ekarpenak egiteko orria...

sábado, 1 de enero de 2011

igoogle

Norberaren ataria da igoogle, nahi diren tresnak, web orriak, aplikazioak eskura edukitzeko balio du. Horretarako google-en kontua (gmail) eduki beharko da.

miércoles, 22 de diciembre de 2010

Kompozer Web Orrien Editorea

Kompozer, web orriak diseinatzeko tresna bat da.
HTML kodea ezagutzea oso lagungarria izango zaigu  KOMPOZER editorea erabiltzeko unean.

KOMPOZER-ESKULIBURU LABURTUA

HTML- Laburpena

HTML  Eskema

domingo, 5 de diciembre de 2010

Software librea zergatik?

Bihar da Berandu blogetik jasotakoa:
Zergatik erabili software librea?
+ Merkeagoa delako
+ Seguruagoa delako (birus gutxiago, esate baterako, erasoengatik babestuago)
+ Azkarragoa delako. (Antiburusen beharrik ez horrek, esaterako, berez lastertasun hobea dakar).
+ Gure hizkuntzan lokalizatuago dagoelako. (Azkarrago euskaratzen dira software libreko lanabesak).
+ Formatu estandarrekin lan egitea errazagoa da. Formatu batzuk (.doc, .docx, xls, xlsx, ppt EZ DIRA FORMATU ESTANDARRAK!) Administrazioan eta hezkuntzan, hizkuntza ofizialekin eta formatu estandarrekin ibili beharko ginateke.
+ Instalatzea eta desinstalatzea oso erraza delako. Berriztatzea are errazago.
+ Software librea egonkorragoa da. Denborarekin berriztatu egiten da zaharkitu beharrean.
+ Artxiboek leku gutxiago erabili izaten dute memorian. Hobeto antolatuta gordetzen dira. Ez da desfragmentatu behar izaten.
+ Software librearekin ez gaude atzerriko enpresa baten menpe. Libreago senti gaitezke.
+ Software libreko nazioarteko komunitateak informazio gehiago elkarbanatzen du. Enpresa pribatuetan sekretu askorekin ibiltzen dira