Lagun desberdinak aldi berean eta leku desberdinetatik dokumentu, aurkezpena,marrazkia, kalkulu orria osatu (sortu,aldatu) dezakete googleren DRIVE tresna erabiliz. Aldi berean lan egiten egon ezkero txata ere erabil daiteke.
Guzti hori nola egiten ikasteko:
KOLABORAZIOA DENBORA ERREALEAN
Behin kolaboratzaileak aukeratuz gero, hauek edozeini gonbidatzeko aldatzeko baimenak izango diuzte ("Los editores pueden añadir a personas y cambiar los permisos"); hori aldatu beharra dago. Horretarako behekaldean CAMBIAR BOTOIAn klik egin eta "Sólo el propietario puede cambiar los permisos" aukeratu.
Ikasleek noiz eta zer aldaketak egin dituzten ikusi ahal izateko ARCHIVO-VER HISTORIAL DE REVISIONES AUKERATU beharko da.
Interneteko baliabideen berri, software librea, euskaraz nola, tresnak...
martes, 11 de diciembre de 2012
domingo, 9 de diciembre de 2012
Bilerak antolatzeko tresna : doodle. Dohako planifikatzailea.
Doodle tresnarekin talde batek egin behar dituen bilerak, afariak, irteerak... antolatu dezake. Partaide guztien iritzia eta eskuragarritasuna kotuan hartzen dira.
Hori egiten ikasteko IKASI-DOODLE.
Bilera prestatzen du batek eta besteei, aplikazioak sortuko duen esteka bidaliko die.Horrela, bakoitzak bere lehentasunak jarriko ditu.
Denak bozkatu ondoren taula bat agertuko zaigu:
Hori egiten ikasteko IKASI-DOODLE.
Bilera prestatzen du batek eta besteei, aplikazioak sortuko duen esteka bidaliko die.Horrela, bakoitzak bere lehentasunak jarriko ditu.
Denak bozkatu ondoren taula bat agertuko zaigu:
Lan kolaboratiboa: Murala edo pareta
Ikasleen artean mural bat osatzeko (bakoitzaren ideiak ipintzeko) aukerak ematen digu WALLWISHER web 2.0 ko tresnak.
Seguruenik jada Moddle edo antzeko plataformaren bat (bloga) erabiltzen duzu. Antzeko plataforma baldin baduzu WALLWISHERrek kode bat sortuko dizu, hori txertatuko duzu plataforman ikasleak lan egiten has dezaten.
WALLWISHERen eskuliburua (gazteleraz)
Webgunean erregistratu ondoren murala egiteko prestatuko gara:
Build a New Wall, sakatuz aurrena itxura emango diogu:
1. Paretak edukiko duen irudia aukeratu.
2. Paretari izenburua ezarri. Nahi izanez gero deskripzioa ere erantsi.
3. Atzekaldeko kolorea aldatu
4. Share emanda, EMBED kodea sortuko da.
5. Kode orri txertatu blogean eta ideia burrunba sartzeko prest gaude.
Seguruenik jada Moddle edo antzeko plataformaren bat (bloga) erabiltzen duzu. Antzeko plataforma baldin baduzu WALLWISHERrek kode bat sortuko dizu, hori txertatuko duzu plataforman ikasleak lan egiten has dezaten.
WALLWISHERen eskuliburua (gazteleraz)
Webgunean erregistratu ondoren murala egiteko prestatuko gara:
Build a New Wall, sakatuz aurrena itxura emango diogu:
1. Paretak edukiko duen irudia aukeratu.
2. Paretari izenburua ezarri. Nahi izanez gero deskripzioa ere erantsi.3. Atzekaldeko kolorea aldatu
4. Share emanda, EMBED kodea sortuko da.
5. Kode orri txertatu blogean eta ideia burrunba sartzeko prest gaude.
miércoles, 5 de diciembre de 2012
Google Unibertsoa
Maite Goñi irakasleak eskeiniko ataritxoa duzu aukeran ikusteko: google munduak eskeintzen dituen aplikazioen azalpenak daude bertan:
GOOGLE UNIBERTSOA
GOOGLE UNIBERTSOA
jueves, 29 de noviembre de 2012
sábado, 24 de noviembre de 2012
Mintzatu: Euskarak munduan duen lekua ezagutzeko
Zer da Mintzatu?
Mintzatu euskaraz hitz egiten den munduko leku guztiak elkarlanaren bidez identifikatzea helburutzat daukan proiektua da. Horrela, gure hizkuntza partekatzeko leku berriak aurkitzera lagunduko dizu.Zer egin dezaket Mintzaturekin?
Mintzatuk honako gauzetarako balio du:- Euskaraz mintzatzen den munduko lekuak bilatzea
- Euskaraz mintzatzen den leku berriak etiketatzea
- Zure kokalekua partekatzea eta euskaraz norekin hitz egiten duzun esatea
- Euskaraz hitz egiteko lagun berriak egitea
Nola funtzionatzen du?
Mintzatu 2 eratan erabil dezakezu:- Mintzatu.com webgunetik
- Zure iPhone edo Android terminal mugikorretik (oso laster erabilgarri)
Zeintzuk dira Mintzatu erabiltzearen abantailak?
Mintzatuk euskaraz hitz egiteko leku eta persona berriak aurkitzera lagunduko dizu. Webgunetik edo zure mugikorretik bilaketak egin ahal izango dituzu kategoriaren arabera, lekuetan zein jendek ‘check in’ egin duen ikusi, beren adiskidetasuna eskatu, etab.Gainera, askotan “Mintzatu” egiten baduzu, sistemaren ohorezko sariren bat jaso ahal izango duzu (“Alkatea”, “Esploratzailea” edo bestelakoak…). Jolas ezazu Mintzaturekin gehiago jakiteko.
Mintzatu gustatzen zait eta nire lagunekin partekatu nahi dut. Nola egin dezaket?
Mintzatu zabaltzera lagun dezakezu gure bideoa zure lagunekin partekatuz.Mintzatu Twitter eta Facebook-en bidez partekatuz.
Webgunearen esteka zure lagunei posta elektronikoaren bidez bidaliz.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)





