viernes, 23 de marzo de 2012

Picozu,online bidezko irudi editorea

Irudiak tratatu nahi dituzula? Ordenagailuan beste programarik instalatzek ogogorik ez duzula?
Picozu da zu k behar duzuna; Gimp edo Photoshopen interfaze antzekoa dauka.
PICOZU

miércoles, 21 de marzo de 2012

Ordenadorea formateatu dut, eta orain zer?

Ordenadorea formateatu berri dugu. Geneuzkan programa guztiak, edo gehienak, klik bat eginez instalatu ditzakegu. Nola?
Sar zaitez ninite.com web orrialdera. Bertan, behar dituzun programen irudietan klik egin (aukeratu) eta horiek txistu batean instalatuko zaizkizu ordenadorean. Horretarako, behealderaino jeitsi eta
 GET INSTALLER botoia sakatu.

 Zorte on!

sábado, 28 de enero de 2012

Testu animatuak sortzen

Hainbat leku dago interneten horretarako.
Horietako bat ondokoa: http://nombresanimados.net/

Interneten Disko Gogorra

 Dropbox ezaguna bada ere, 2GB diskoa dohainik mantentzen digu Interneteko sarean. Hainbat aplikazio berri agertu dira Sarean Disko Gogorreko gunea edukitzeko; horien artean HIDRIVE da. Honek, 5GB eko edukiera duen disko gogorra dohainik eskeiniko digu.

viernes, 27 de enero de 2012

IRALE.Kontsulta zerbitzua.

 Hainbat zerbitzu, baliabide eskeintzen ditu.
Donostiako gunean laguntza informatikoa... Donostiako Irale
http://www.irale.hezkuntza.net/web/guest/kontsulta-zerbitzua

domingo, 22 de enero de 2012

Ni euskalduna naiz bloga.

Euskal Herriko  istorioak kontatzen ditu, aiton-amonen ahotatik: Hizkuntza, eskola, moda, festak, tabernak... 
Adibidez  Hernaniri buruz:
Nikerboker galtzak janzten zituzten, bonbatxo itxurakoak; Tilosetan dantzatu eta ligatzen zuten igandetan, eta dantzaldia bukatutakoan, galtzerdi edo korbatak zozketatzen zituzten; zurru­kutuna hartzen zuten juerga ondorengo egunean, ajeari aurre egiteko; Hernaniko tabernetan, kazuelitak jartzen zituzten baserritarrentzat; euskera etxean eta lagunartean ba­karrik hitz egin zitekeen; Udala eta eliza ziren, eraikin nagusiak; Txirrita, Juan de Urbieta eta Garcia Goldaraz, pertsonai ilustreak...
Hernaniren inguruko kontu horiek eta askoz gehiago kontatzen dituzte Joxe Migel Arana eta Tomas Alonsok, nieuskalduna.metroo.es blogean. Hernaniarrak dira biak, eta Euskal Herriaren historia kontatzeko proiekturako apor­tazioa egin dute, Her­naniri buruzkoa.
20 herritako kontuak, oraingoz
Hernaniko eta Euskal He­rriko beste 19 herrietako historiak bildu ditu Ni euskalduna bideoblogak. Aiton-amonek kontatutakoak dira guztiak, eta helburu dute Euskal Herriko he­rrien memoria historikoa biltzea­, euskalki ez­ber­dinak tartekatuta. Guztiak blogean daude ikusgai, bideoan kontatzen denaren azalpen batekin.

Dropbox-en erabilpena

Dropbox, sarean dohainik 2GB, informazio gordetzeko aukera ematen duen aplikazioa da. Nahi adina ordenagailutan instalatu daiteke; fitxategiak sinkronizatuta igotzen dira.
Jarraitu beharreko urratsak:
1- dropbox.com helbidera joan.
2- Behera kargatu (BAJAR DROPBOX botoian sakatu);zure ordenagailuan instalatu.
3- Dropbox hainbat ordenadoreetan instalatu daitekenez bi aukera dauzkagu:
     a) Ez daukat konturik Dropboxen. Berria naizenez,sortu egingo dut kontua orduan.
             Hainbat datu eman ondoren 2GB aukera onartu.
            
     b) Kontua badaukat. Sartu egingo naiz (posta eta pasahitza emanaz).
4-Nere ordenadorean DROPBOX instalatuta baldin badago, sarean eduki nahi ditudan karpetak, fitxategiak etab. Dropbox karpetan ipiniko ditut, bertara arrastatuz.
5- Beste norbaiten ordenadorean egonda,dropbox instalatu gabe, dropbox.com  en sartu (saioa hasi edo iniciar sesion). Sartu ondoren nere karpetak ikusiko ditut. Fitxategi bat igo nahi ezkero, CARGAR sakatu beharko da.
Bideotutorial bat gazteleraz. aurreneko 5 minutuetan instalazioa prozesua,