martes, 26 de marzo de 2013

Ikasbil-HABEren web orria

IKASBIL ataria euskara ikasten eta irakasten ari diren herritarrei zuzendutako HABEren web-ataria da. Bertan euskara ikasteko bidean lagungarri izango den eduki ugari daude eta egunero handitzen da bilduma hori.
Gainera, elkarrekin errazago ikasten denez, erabiltzaileen artean harremanak sortzeko baliabideak dituzu bertan. Horretarako erabiltzaile kontua sortzea aholkatzen dizugu, zure iruzkinak gorde ahal izateko eta beste partaideekin taldeak sortuz, elkarrekin jarduteko.

Informazio gehiago nahi baduzu, IKASBIL atariaren gaineko HABE aldizkari monografikoa hemen aurkituko duzu.