Orrialde mordotan sartzen gara edozein ordenadoretik uneoro. Hamaika orrialde interesgarri ere aurkitzen ditugu. Nola biltegiratu gogokoak ditugun orrialde horiek?
Oso erraza da. Horretarako, beste askoren artean, mozillako Firefoxek, gehigarri bi eskeiniko dizkigu gure nabigatzailean txertatu ahal izateko. Marka-gune sozial ezagunenak dira delicious eta diigo.
Instalatzeko ikus ezazu gehigarriak-instalatu sarrera.
Behin instalatu ondoren, gogokoa dugun orrialde bat bistaratuz gero, eskuineko btoiean klik eginaz aukera izango dugu orrialde hori gordetzeko (delicious edo diigon, edo bietan).
Irudian sakatuz, bien arteko desberdintasunak ikus daitezke:
diigorekin taldeak sor daitezke, zerrenda batera erantsi....
Hona hemen eskuliburua
Google drive gelan erabiltzeko tresna