viernes, 19 de octubre de 2012

Itzultzaile automatikoa on-line

www.itzultzailea.euskadi.net orrialdean on line bidezko itzultzailea esakintzen zaigu

martes, 9 de octubre de 2012

Google Drive. Disko gogorra sarean.

Orain arte DROPBOX ezagutzen bagenuen, googlek pareko zerbitzua eskeintzen digu (docs-en jarraipena izanik) Sarean zure dokumentuak, bideoak, argazkiak… fitxategiak edukitzeko eta edozein leku nahiz gailutik lortu ahal izateko doainik den Google enpresaren tresna duzu. Google Drive webgune batetik, etxetik, bulegoan, mugikorrean… erabil daiteke. Hasteko 5 GB izango dituzu doanik.
Nahikoa da gmail-en kontu bat izatea. 
Beste aukeren artean partekatzea ahalbidetzen du ere.

WEBSAPP = WhatsApp ordenagailu bidez

 Egilea: Arkaitz sukuntza
Gaur egun dagoeneko WhatsApp aplikazioa oso ezaguna da, mugikorretan mezu azkarrak bidaltzeko softwarea dugu. Egungo smartphone guztietan probatutako aplikazio honen web bertsioa atera da duela gutxi; WebSapp. Doainik webgune hau erabilita, whatsapp aplikazioa duten mugikorrei mezu bat bidaltzeko aukera dugu.
Gogoan dut, duela urte batzuk SMS edo mugikorretan mezuak bidaltzeko aukera eskaintzen zuten webguneak zeudela. Denbora batez erabilgarri izan eta gero, desagertu egin ziren… Ikusiko dugu zer gertatzen den zerbitzu honekin, bitartean, goza dezagun Websapp aplikazioaz.

Probatu zerbitzua www.websapp.net web helbidean, eta bidali mezu azkarrak doainik ordenagailutik mugikor batetara!