domingo, 21 de diciembre de 2014

Moodeleko LIBURUA sortu

 Informazio honen iturria:mukom.mondragon.edu......Egilea: Maite Goñi

Moodleko ikastaroetan, ezinbestekoa da edukia eta informazioa argitaratzea, eta ohikoa izaten da eduki hori PPT, PDF edo word formatuan plazaratzea. Bada, Moodlek bi baliabide ditu edukia web formatuan argitaratzeko, eta, testuaz gain, multimedia baliabideak txertatzeko: ORRIA eta LIBURUA. Liburua aproposa izango da eman nahi dugun edukia luzeagoa denean eta ataletan edo azpiataletan  banatu nahi dugunean.
Bideotutorial honetan, Moodleko LIBURU bat nola sortu, kudeatu eta bertan nola txertatu hainbat baliabide (testua, bideoak, irudiak, estekak, PDFak, etab.) ikasiko dugu.

lunes, 1 de diciembre de 2014

Infografiak sortzeko tresna: Piktochart

Piktochart Aplikazioari esker klasean erabil ditzakezun INFOGRAFIAK sotu daitezke.
 Oinarrizko eragiketak dohainik eskeintzen dira: ingografiak, estatistika taulak, bannerrak...




sábado, 29 de noviembre de 2014

app inventor: Androiderako aplikazioak sortzeko tresna

Google App Inventor  googleko aplikazioa da Androis S.E.rako aplikazioak sortzeko.

Oinarrizko tresnak tarteko, erabiltzaileak blokeak erabiliz aplikazio xehe bat oso erraz lor dezake.
Behin aplikazioa sortuta, Android Marketen ipini daiteke edozein erabiltzaileak eskuratzeko.

Dagoenek gaztelerazko bertsioa lortu da: appinventor

Munduko ikastaro bat ikasi nahi?

Oso erreza da. COURSERean izena eman eta bertan eskeintzen diren edozein ikastaro ONLINE bidez eskuratu dezakezu. Anima zaitez zure kaisara ikastera.

https://www.coursera.org/
Nahi duzun hizkuntza aukera dezakezu. Hona hemen adibide bat:
courserari buruz dion artikulu bat: Zer -da-coursera/

Mahaigainean gertatzen den guztia grabatzeko:CAMSTUDIO

Aurrena aplikazioa deskargatu:camstudio.es
CamStudio windowserako aplikazio honi esker, pantailan gertatzen ari den guztia grabatu dezakezu ( pantaila osoanahiz aukeratzen dezun gunea) . Mikrofono bat erabiliz gertatzen den guztiaren audioa ere grabatu daitek.

jueves, 27 de noviembre de 2014

jueves, 13 de noviembre de 2014

Nire AVATARra sortu VOKIrekin

Blogetan, ni irudikatuko duen PERTSONAIA(AVATAR) sortzeko tresna.