jueves, 27 de diciembre de 2012

Infografiak Euskaraz


Infografia gehiago EUSKAL JAKINTZAK eskeinitakoak: euskaljakintza.com

viernes, 21 de diciembre de 2012

Estres linguistikoa

“Ez dago erdararik ez dakien euskaldunik. Beraz, euskaldunak euskaraz egiten badu hala nahi duelako da, euskara lehenetsi duelako. Estres linguistikoa esaten zaio norekin, non, noiz, zein hizkuntza aukeratu erabaki beharrari".

sábado, 15 de diciembre de 2012

Euskara naturalki galdu zen


miércoles, 12 de diciembre de 2012

Proiektuak ebaluatzeko plantilla

Orrialde honetan hainbat proiektu,lanak etabar ebaluatzeko PlAnTiLaK daude. Nahi izanez gero norberak bereak egiteko aukera ematen du: RUBISTAR (Rubrikak)


martes, 11 de diciembre de 2012

Denbora errealean lanean googleko DRIVEri esker

Lagun desberdinak aldi berean eta leku desberdinetatik dokumentu, aurkezpena,marrazkia, kalkulu orria osatu (sortu,aldatu) dezakete googleren DRIVE tresna erabiliz. Aldi berean lan egiten egon ezkero txata ere erabil daiteke.

Guzti hori nola egiten ikasteko:

KOLABORAZIOA DENBORA ERREALEAN

Behin kolaboratzaileak aukeratuz gero, hauek edozeini gonbidatzeko aldatzeko baimenak izango diuzte ("Los editores pueden añadir a personas y cambiar los permisos"); hori aldatu beharra dago. Horretarako  behekaldean CAMBIAR BOTOIAn klik egin eta "Sólo el propietario puede cambiar los permisos" aukeratu.

Ikasleek noiz eta zer aldaketak egin dituzten ikusi ahal izateko ARCHIVO-VER HISTORIAL DE REVISIONES AUKERATU beharko da.

domingo, 9 de diciembre de 2012

Bilerak antolatzeko tresna : doodle. Dohako planifikatzailea.

 Doodle tresnarekin talde batek egin behar dituen bilerak, afariak, irteerak... antolatu dezake. Partaide guztien iritzia eta eskuragarritasuna kotuan hartzen dira.

Hori egiten ikasteko IKASI-DOODLE.



Bilera prestatzen du batek eta besteei, aplikazioak sortuko duen esteka bidaliko die.Horrela, bakoitzak bere lehentasunak jarriko ditu.
Denak bozkatu ondoren taula bat agertuko zaigu:

Lan kolaboratiboa: Murala edo pareta

Ikasleen artean mural bat osatzeko (bakoitzaren ideiak ipintzeko) aukerak ematen digu WALLWISHER web 2.0 ko tresnak.
 Seguruenik jada Moddle edo antzeko plataformaren bat (bloga) erabiltzen duzu. Antzeko plataforma baldin baduzu WALLWISHERrek kode bat sortuko dizu, hori txertatuko duzu plataforman ikasleak lan egiten has dezaten.

WALLWISHERen eskuliburua (gazteleraz)

Webgunean erregistratu ondoren murala egiteko prestatuko gara:

 Build a New Wall, sakatuz aurrena itxura emango diogu:
1. Paretak edukiko duen irudia aukeratu.
2. Paretari izenburua ezarri. Nahi izanez gero deskripzioa ere erantsi.
3. Atzekaldeko kolorea aldatu
4. Share emanda, EMBED kodea sortuko da.
5. Kode orri txertatu blogean eta ideia burrunba sartzeko prest gaude.

miércoles, 5 de diciembre de 2012

Google Unibertsoa

Maite Goñi irakasleak eskeiniko ataritxoa duzu aukeran ikusteko: google munduak eskeintzen dituen aplikazioen azalpenak daude bertan:

GOOGLE UNIBERTSOA