martes, 9 de octubre de 2012

WEBSAPP = WhatsApp ordenagailu bidez

 Egilea: Arkaitz sukuntza
Gaur egun dagoeneko WhatsApp aplikazioa oso ezaguna da, mugikorretan mezu azkarrak bidaltzeko softwarea dugu. Egungo smartphone guztietan probatutako aplikazio honen web bertsioa atera da duela gutxi; WebSapp. Doainik webgune hau erabilita, whatsapp aplikazioa duten mugikorrei mezu bat bidaltzeko aukera dugu.
Gogoan dut, duela urte batzuk SMS edo mugikorretan mezuak bidaltzeko aukera eskaintzen zuten webguneak zeudela. Denbora batez erabilgarri izan eta gero, desagertu egin ziren… Ikusiko dugu zer gertatzen den zerbitzu honekin, bitartean, goza dezagun Websapp aplikazioaz.

Probatu zerbitzua www.websapp.net web helbidean, eta bidali mezu azkarrak doainik ordenagailutik mugikor batetara!