domingo, 2 de enero de 2011

Grafikoen formatuak

Honakoak dira formaturik ezagunenak:
  • JPEG . Irudia asko konprimitzen du honela disko gogorrean leku asko libre utziz. Arazoetako bat argazkiaren kalitatearen galera da. 
  • GIF . Honek irudiak konprimitzen ditu baina ez du kalitatea galtzen. Espazio gutxi erabiltzen du. Kalitatea ez galtzeko koloreak erabiltzen ditu. Animazioak egin daitezke. Gardentasuna onartzen dute.
  • PNG (Portable Network Graphics). Kalitate-galerarik gabeko algoritmo batean oinarrituta dago. Formatu hau ez dago inongo patenterik menpe eta GIF formatuaren gabeziak konpontzeko sortu zen. Hala, bada, PNG formatuaren bidez, kolore sakonera eta gardentasun-maila handiagoa duten irudiak gorde daitezke. 

Pixelei dagokionez irudia garbiago edo nahastuagoa ikusi ahal izango dugu. Baina irudi guztiek ez dute pixelen beharra.
Pixeletaz aparte,bereizmena  ere kontutan hartu behar da. Bereizmenak zein den hatzekiko (pulgada) pixel kopurua  adierazten digu Geroz eta bereizmen handiagoa  kalitate hobeagoko irudia izango da. Argazkia edo irudia handitzean  pixelak hobeto ikusiko ditugu  baina argazkiaren kalitatea okertzen joango da.

Grafiko bektorialak, aldiz, ez dira bereizmenaren menpekoak.Argazkia handiagotu edo txikitu dezakegu argazkiaren kalitatea galtzeko beldurrik gabe.