miércoles, 27 de enero de 2010

Bihurgailua Interneten (on line)

Fitxategi bat daukagu (irudia, bideoa, dokumentua, kalkulu-orria) eta ez daukagu fitxategi hori irekiko duen programarik. Zer egin orduan? Bi aukera:
1.- Beharreko aplikazioa edo programa instalatu
2.- Zuzenean sarean konektatuta gaudela, www.zamzar.com web orria erabili:
4. urratsetan lortuko da bihurketa:
  1. Arakatuz BIHURTU beharreko fitxategia bilatu
  2. Zein formatutara pasatzea nahi dugun aukeratu
  3. Bihurtutakoa jasotzeko zure posta helbidea sartu
  4. CONVERT botoia sakatu eta itxaron. Zure postan jasoko duzu bihurtutako fitxategia.