miércoles, 21 de noviembre de 2012

Ordenadorearen pantailakoa bideoan grabatu

Hona aplikazioa berri bat ezer ez instalatu gabe ordenadorearen pantailan une horretan gertatzen ari den guztia grabatzeko sortua:
screenr

Gogokoak sinkronizatu

Aurreko sarrera batean delicious eta diigori buruz jardun nintzan. Honako hontan, biak nola sinkronizatu daitezkeen adieraziko dut.
Gakoa da diigon lan egitea eta markatzen ditugun baliabideak automatikoki gure delicious kontura pasatzea. hori nola egite nda? Oso erraza da:
  1. diigon sartu
  2. "Tools" era joan
  3. "Save to Delicious" aukeratu
  4. Deliciousen daukagun kontuaren datuak sartu
Hemendik aurrera 2x1 izango dugu; hau da, diigon zerbait aukeratzean, automatikoki delicious liburutegian ere gordeko da.  Aurreko prozesua ikusgai duzu bideoan:

Googleko zerbitzuak eskura

Googleren hamaika aplikazioak erabiltzen ohitzen hasiak gara. Aplikazio horiek eskura edukitzeko, aukera ona da firefoxeko tresna barran ipintzea.
Adibidez (delicious, bideoak jeisteko tresna, blogak editatzeko, egutegia, drive, gmail, argazkiak...):

Tresna guzti horiek honako gehigarria erantsiz izango ditugu gure tresna-barran:
Gehigarriak nola instalatzen diren jakiteko, blog honetako gehigarriak etiketan sakatuz aurkituko dituzu:
Gehigarriak_instalatu
  Hortzdun gurpilarekin aukeratuko ditugu behar ditugunak.

Gogokoak sarean (Marka-gune soziala)

Orrialde mordotan sartzen gara edozein ordenadoretik uneoro. Hamaika orrialde interesgarri ere aurkitzen ditugu. Nola biltegiratu gogokoak ditugun orrialde horiek?
Oso erraza da. Horretarako, beste askoren artean,  mozillako  Firefoxek,  gehigarri bi eskeiniko dizkigu gure nabigatzailean txertatu ahal izateko. Marka-gune sozial ezagunenak dira delicious eta diigo.
Instalatzeko ikus ezazu gehigarriak-instalatu sarrera.
Behin instalatu ondoren, gogokoa dugun orrialde bat bistaratuz gero, eskuineko btoiean klik eginaz aukera izango dugu orrialde hori  gordetzeko (delicious edo diigon, edo bietan).

Irudian sakatuz, bien arteko desberdintasunak ikus daitezke:
 diigorekin taldeak sor daitezke, zerrenda batera erantsi....
Hona hemen eskuliburua

Google drive gelan erabiltzeko tresna

domingo, 18 de noviembre de 2012

SugarSync 2.0-Disko Birtuala

5 GB-eko biltegia eskeintzen digu SugarSync2.0 aplikazio berriak.
Sinkronizazioa asko hobetu du, eta erabiltzaileak aski izango du fitxategiak arrastatzea.
Gehiago jakiteko ikus: http://www.genbeta.com/almacenamiento/sugarsync-2-0-la-nueva-beta-del-disco-virtual-hace-mas-facil-sincronizar-carpetas.

Okerrena LINUX bezeroarentzat ez dela sortu.

Zure web orria sortzeko tresna

Dohakoa izanik oso tresna interesgarri eta erabilterreza duzu honako hau:
http://es.wix.com/

jueves, 1 de noviembre de 2012

Sendagai naturalak

Orrialde berezia. Hamaika aholku naturalak min bakoitzerako.
curarte naturalmente